Google osoa zuretzat lanean

Hasi saioa Google-ko kontuarekin, eta atera etekinik handiena Google-n erabiltzen dituzun zerbitzuei. Kontuari esker, gauza gehiago egin ditzakezu, Google-ren erabilera pertsonalizatu egingo baita, eta zure informaziorik garrantzitsuena edonondik atzitu ahalko baituzu.

Lagundu egiten dizu

Saioa hasita badaukazu, Google-n erabiltzen dituzun zerbitzu guztiek batera funtzionatuko dute, etenik gabe, eguneroko zereginetan laguntza eskaintzeko; adibidez, Google Calendar eta Google Maps zerbitzuekin sinkronizatuko da Gmail, agendari jarraitzean hutsik egin ez dezazun.

Zuretzat egina

Erabiltzen duzun gailua edo Google-ren zerbitzua edozein dela ere, erabilera bera eman ahal izango diozu edozein gailutan eta testuingurutan, eta nahi duzunean pertsonalizatu eta kudeatu ahal izango duzu, gainera.

Babestu egiten zaitu

Sektoreko segurtasun-eginbide aurreratuenak erabiltzen ditugu Google-ko kontua babesteko; haiekin, automatikoki hautematen eta blokeatzen ditugu mehatxuak, zuregana iritsi aurretik.

Laguntzeko prest

Laguntzeko prest

Saioa hasita badaukazu, Google-ren zerbitzuek (Chrome-tik hasi eta YouTube-raino) hobeto funtzionatzen dute eta gauza gehiago egiten laguntzen dizute. Kontuari esker, eginbide lagungarriak dituzu eskura, hala nola betetze automatikoa, gomendio pertsonalizatuak eta beste hamaika gauza, edonoiz eta edozein gailutan.

Zuretzat bakarrik

Zuretzat bakarrik

Google-ko kontuaren bidez, pertsonalizatuta edukiko dituzu erabiltzen dituzun zerbitzu guztiak. Hobespenak, pribatutasuna eta pertsonalizazioa kontrolatzeko aukerak edozein gailutatik atzitu ahal izateko, kontuan saioa hasi besterik ez duzu.

Zure informazioa pribatu mantentzea eta babestea

Zure informazioa pribatu mantentzea eta babestea

Inoiz baino garrantzitsuagoa da Google-ko kontuan gordeta daukazun informazio guztia babestuta edukitzea. Horretarako, babes-neurri eta tresna ahaltsuak gehitu ditugu kontu guztietan; esate baterako, Segurtasun-egiaztapena eta Google-ren Pasahitz-kudeatzailea.

Hementxe hasten da zure Google